2.zikloko ikasleak Bakioko araztegiak ikustera joan gara, Arzalde araztegira eta hondakin uren araztegira.
Arzalde araztegira Goitisolo, San Miguel eta Goikoetxeko urtegietako ura heltzen da. Araztegian, urak bere tratamentua izaten du, kontsumarako ur ona izan dadin. Behin tratatuta, ura ur-biltegian gordetzen
da. Ur-biltegi horretatik, hodi sare batek
kontsumo-tokietaraino banatzen du.
Erabilitako ura kolektore sarera botatzen da eta hondakin-uren araztegiraino heltzen da. Azkenean, garbitutako ura zuzenean itsasora botatzen da.