PIRAMIDEA → Egiptoko faraoien hilobiak ziren.Faraoien gorpuak lurperatzen zituzten. Eraikin handia zen, oinarria karratua eta lau aurpegiak triangeluak zituena. 70 piramide inguru daude eta ezagunenak Keops, Kefren eta Mikerinos dira.
irudikatzen duen animalia mitologiko bat da. Esfingeak, antzinako egiptoarrek asmatu zituzten. Esfingeak, erregetzaren ikur ziren, lehoiaren boterea eta indarra irudikatzen baitzuten, baita heriotzaren ondoko bizitza ere. Honen ondorioz, hilobi askotan agertzen dira. Hilobien zaindariak dira.
TENPLUA → Jainkoen omenez eraikitako eraikin eta leku sakratuak dira, jainkoak etxeetan bizi zirela sinesten baitzuten. Hauetan hainbat errito burutzen dira: elizkizunak, jainkoei ofrendak … Karnak eta Luxorrekoa ezagunenak dira, oso aberatsak dira, igarobide eta areto ugariz osatuak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario