2015/12/09

GURE LANAK "EGIPTO"

Gure 2. gaia "Egipto" amaitzear dago. Zenbat gauza ikasi eta egin ditugun: obeliskoak, piramideak, mapa kontzeptualak, sadufak, momiak...
Nuestro 2º tema "Egipto" está a punto de terminar. ¡Cuantas cosas hemos aprendido y hemos hecho! obeliscos, pirámides, momias, chaduf...

2015/12/02

TRABALENGUAS

En lengua castellana hemos estado aprendiendo trabalenguas, un juego muy divertido que nos sirve para mejorar la dicción de los niños-as, así como su memoria. Algunos-as se han animado a grabarlo para que los podamos ver y escuchar.

 

2015/11/25

EGIPTOKO ERAIKIN HANDIAK

PIRAMIDEA → Egiptoko faraoien hilobiak ziren.Faraoien gorpuak lurperatzen zituzten. Eraikin handia zen, oinarria karratua eta lau aurpegiak triangeluak zituena. 70 piramide inguru daude eta ezagunenak Keops, Kefren eta Mikerinos dira.






ESFINGEA → Esfingea orohar, gizakiaren burua eta lehoi baten gorputza
irudikatzen duen animalia mitologiko bat da. Esfingeak, antzinako egiptoarrek asmatu zituzten. Esfingeak, erregetzaren ikur ziren, lehoiaren boterea eta indarra irudikatzen baitzuten, baita heriotzaren ondoko bizitza ere. Honen ondorioz, hilobi askotan agertzen dira. Hilobien zaindariak dira.





TENPLUA → Jainkoen omenez eraikitako eraikin eta leku  sakratuak dira, jainkoak etxeetan bizi zirela sinesten baitzuten. Hauetan hainbat errito burutzen dira: elizkizunak, jainkoei ofrendak …  Karnak eta Luxorrekoa ezagunenak dira, oso aberatsak dira, igarobide eta areto ugariz osatuak.




OBELISKOA  Zutabe erako monumentu bat da, oinarri karratua eta gehienetan altuera handikoa. Goiko muturrean piramidoi izeneko piramide bat du. Obelisko zaharrenak Antzinako Egiptokoak dira eta esanahi erlijiosoa zuten. Tenpluen aurrean bina obelisko eraikitzen zituzten, arima txarrak uxatzeko eta arima onak erakartzeko.


2015/11/04

INFORMAZIOA BILTZEN

Ikasleak  Egiptori buruzko informazioa ekartzen hasi dira. Eskerrik asko!!
Los alumnos-as ya han empezado a traer información sobre Egipto. Eskerrik asko!!





2015/10/16

IKASLEEN TXOKO KUTTUNA

Hauek dira gure ikasleen txoko kuttunak. Ea gustatzen zaizkizuen!!

 Este son los lugares favoritos de nuestros-as alumnos-as. A ver si os gustan!!


2015/10/06

TAILERRAK

JEAN DUBUFFET frantses margolariaren lana ezagutu dugu eta horregatik bere lanetan oinarrituz gure artelanak sortu egin ditugu. Bai politak!!
Hemos conocido la obra del pintor y escultor francés JEAN DUBUFFET y por ello basándonos en su obra, cada uno ha realizado su obra de arte. !Vaya bien que han quedado!!



2015/09/15

GURE TXOKO KUTTUNA

"Gure txoko kuttuna"... Txanela Proiektuak 3. maila honen hasierarako herria aztertzeko proposamen batekin datorkigu. Horregatik gaiarekin hasi baino lehen turismo bulegora hurbildu gara ea zer informazioa zeukaten Bakioren gainean. Bakioko planoa, bere kaleak, bere auzoak...eta informazio gehiago batu egin dugu.

Ya hemos empezado con el primer proyecto de Txanela donde nos proponen conocer mejor nuestro pueblo, sus barrios, sus calles, sus servicios....y para ello nos hemos acercado a la oficina de turismo para recoger información. Hemos vuelto con material interesante para trabajar en clase.



Hemen dauzkagu Bakioko kaleak eta auzoak:

BAKIOKO PLANOA- PLANO DE BAKIO

Informazio gehiago lortzen jarraituko dugu eta azkenean liburuxka bat osatuko dugu denon artean.







Ikasleek ere antzinako argazkiak ekarri dituzte klasera. Ikusi!
También los alumnos-as nos han traído fotografías antiguas.



2015/06/07

BAKIOKO ARAZTEGIAK

2.zikloko ikasleak Bakioko araztegiak ikustera joan gara, Arzalde araztegira eta hondakin uren araztegira.
Arzalde araztegira Goitisolo, San Miguel eta Goikoetxeko urtegietako ura heltzen da. Araztegian, urak bere tratamentua izaten du, kontsumarako ur ona izan dadin. Behin tratatuta, ura ur-biltegian gordetzen da. Ur-biltegi horretatik, hodi sare batek kontsumo-tokietaraino banatzen du.
Erabilitako ura kolektore sarera botatzen da eta hondakin-uren araztegiraino heltzen da. Azkenean, garbitutako ura zuzenean itsasora botatzen da.



2015/03/18

LUPE LEKUONA ipuinkontalaria

Gaur ere, Lupe Lekuona, ipuinkontalaria, gurekin izan da. 2. ziklokoei arabiar ipuinak kontatu dizkie, orain Txanelan proiektu honekin gaudeta. Zoragarriak izan dira ipuinak eta ikasleak eta irakasleok asko disfrutatu dugu.
Eskerrik asko Lupe!!


           



  Hoy, ha venido a la escuela Lupe Lekuona, cuentacuentos infantil. Nos ha contado cuentos árabes, ya que ahora estamos trabajando este tema. Todos, profesores y alumnos-as, hemos disfrutado mucho escuhándote. Eskerrik asko Lupe!!



2015/03/11

GURE OLERKIAK ETA ALEGIAK

Hau lan polita egin duten 2.zikloko ikasleek!! sartu eta irakurri!!
¡Qué buen trabajo han hecho las alumnas y alumnos de 2º ciclo! Entra y lee!!