2017/05/18

ESPERIMENTUAK EGITEN

"Firin faran airea dantzan" gaiarekin amaitzeko  3.mailako ikasleek esperimentu batzuk prestatu dituzte.
Oso ondo prestatu dituzte. Ikusi iksu!!

Para terminar el tema "Firin faran airea dantzan", los alumnos-as de 3º han preparado unos experimentos. Los han preparado muy bien. ¡Mirad los videos!





2017/05/03

SENTIMENDUAK LANTZEN

Sentimenduak lantzen ibili gara. Noiz sentitzen gara triste edo alai edo urduri  edo...? Noiz haserretzen gara, noiz harritzen gara?
Horretaz hitz egiten egon gara eta gauza asko elkarri kontatu diogu:

Ekiñe triste sentitu da bere familiako bat hil denean.
Edurne triste sentitzen da bere ahizpari zerbait oparitzen dionean eta ez dio kasu handirik egiten.
Teresa triste sentitzen da bere ahizpak kasu ez dionean egiten edo lagun bat iraintzen dutenean.
Aitana triste jartzen da bakarrik dagoenean.
Ugaitz lotsatzen da eszenatoki baten gainean dagoenean.
Negue lotsatzen da eszenatokian bakarlaria denean.
Aketx lotsatzen da amak edo aitak ezezagun batekin hitz egiten dutenean.
Irati lotsatzen da besteen aurrean hitz egin behar duenean.
Unax urduritzen da kitarra besteen aurrean jotzen duenean.
Hegoi urduritzen bere aitite eta amama datozenean eta korrika etorri zenean eta pozten da bere urtebetetze egunean.
Aitor pozik jartzen da aitite eta amamarekin dagoenean eta triste jartzen da aitak edo amak errieta egiten diotenean.
Ibai pozik jartzen da kromo onak tokatzen zaizkionean eta Iraiak jotzen ez duenean.
Sami haserretzen da jotzen dutenean eta gezurraren bat esaten duenean urduritzen da.
Garazi pozten da familiarekin dagoenean, bere urtebetetzea denean eta liburuak irakurtzen dituenean.
Aketx pozik jartzen da familiakoekin jolasten duenean.
Ekiñe pozten da konpetizioetan, jolasten duenean familiakoekin eta lehengusuak ikusten dituenean.
Danak asko pozten dira familiarekin daudenean eta jolasten dutenean.