2015/11/25

EGIPTOKO ERAIKIN HANDIAK

PIRAMIDEA → Egiptoko faraoien hilobiak ziren.Faraoien gorpuak lurperatzen zituzten. Eraikin handia zen, oinarria karratua eta lau aurpegiak triangeluak zituena. 70 piramide inguru daude eta ezagunenak Keops, Kefren eta Mikerinos dira.






ESFINGEA → Esfingea orohar, gizakiaren burua eta lehoi baten gorputza
irudikatzen duen animalia mitologiko bat da. Esfingeak, antzinako egiptoarrek asmatu zituzten. Esfingeak, erregetzaren ikur ziren, lehoiaren boterea eta indarra irudikatzen baitzuten, baita heriotzaren ondoko bizitza ere. Honen ondorioz, hilobi askotan agertzen dira. Hilobien zaindariak dira.





TENPLUA → Jainkoen omenez eraikitako eraikin eta leku  sakratuak dira, jainkoak etxeetan bizi zirela sinesten baitzuten. Hauetan hainbat errito burutzen dira: elizkizunak, jainkoei ofrendak …  Karnak eta Luxorrekoa ezagunenak dira, oso aberatsak dira, igarobide eta areto ugariz osatuak.




OBELISKOA  Zutabe erako monumentu bat da, oinarri karratua eta gehienetan altuera handikoa. Goiko muturrean piramidoi izeneko piramide bat du. Obelisko zaharrenak Antzinako Egiptokoak dira eta esanahi erlijiosoa zuten. Tenpluen aurrean bina obelisko eraikitzen zituzten, arima txarrak uxatzeko eta arima onak erakartzeko.


2015/11/04

INFORMAZIOA BILTZEN

Ikasleak  Egiptori buruzko informazioa ekartzen hasi dira. Eskerrik asko!!
Los alumnos-as ya han empezado a traer información sobre Egipto. Eskerrik asko!!